Ikasle eguna ospatu zen larunbatean

Guaixe 2019ko api. 2a, 18:38

Bertsiolariak tabernan bertsotan. Utzitakoa.

Sakanako Ikasle Abertzaleak-ek egun osoko egitaraua antolatu zuen Altsasun.

Ikasle Eguna hasteko, 11:00etan, ikasleen autodefentsa sareen inguruko mahai-ingurua izan zen gaztetxean. Handik atera eta Ekain Alegre eta Idoia Granizo bertsolariekin bertso-poteoan aritu ziren. Bertsotarako hizpide eman zien Maravillas gaztetxeak, AHTk edota Eunate ikastetxeak. Hura despedituta, Kukuerreka elkartean bazkaldu eta ondoren bingoan aritu ziren, tren sozialaren aldeko eta AHTren kontrako manifestazioarekin bat egin aurretik. Hura despeditu ondoren gazteak ElektroZarata elektro txarangarekin batetik bestera poteoan izan ziren. Gaztetxean magrak afaldu ondoren, han bertan Zaunka eta Herdoil taldeen eta Erbol disko jartzailearen musikekin parranda luzatu egin zuten.