Musika eskolak bi ikasketa berri ditu

Guaixe 2019ko api. 4a, 11:36

Musika eskola.

Bonbardinoa eta kantua espezialitateak dira ikasketa berriak.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak Nekane Oroz Bretonek oniritzia eman dio Altsasuko Udalaren eskaerari. Hala urte hasieratik Altsasuko Udal Musika eta Dantza eskolan bonbardinoa eta kantua espezialitatea irakasten ari dira. Gaur egun ikastetxe horren eskaintza honakoa da: akordeoia, alboka, baxu elektrikoa, bateria, bonbardinoa, kantua, klarinetea, zeharkako txirula, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, trikitia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua, biolina, musika hizkuntza, helduendako musika hizkuntza, eskolania eta abesbatza, instrumentu taldeak, fanfarrea, konboak, musika eta mugimendua (4 urtetik 8 urte bitarteko ikasleendako) eta herri dantzak. Ikasketa ofizialak eta ez-ofizialak egin daitezke.