Sakana Harrera Haranak harresiak bota, zubiak eraiki lelopean jarduera antolatu du gaurko. Sakandarrak bertara hurbildu eta ekitaldian parte hartzera animatu ditu. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat hizkuntzatan bakearen aldeko hitzak, olerkiak, esaldiak irakurriko dira. Horrekin batera, deialdiaren leloa, harresiak bota, zubiak eraiki leloa hainbat hizkuntzetan idatzia egonen da. Horretaz aparte, plazatik pasatzen direnak Saharako hainbat emakumezkoek prestatutako tea dastatu eta harekin gozatzeko aukera izanen dute.
Gaurko ekitaldia Herrien, Pertsonen eta Eskubideen Besarkada ekimenak maiatzaren 5erako iragarria duenaren atariko izanen da. Besarkada ekimenak gizatasunaren alde, migratzaileen alde Europan harrera egin dakien eta libre ibili daitezen, eta neofaxismoaren kontra europarrak adieraztea du helburu. Kontinente mailako ekimen da.