Altsasuko neskek ezin izan zuten Barañaingokoekin

Guaixe 2019ko api. 9a, 11:22

Emakumezkoen Erregional Maila. 28. jardunaldia. Altsasu 0 – Lagunak 4

Asteburuan Emakumezkoen Erregional Mailako 28. jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Barañaingo Lagunak taldea hartu zuen. Azkeneko jardunaldietan galdu eta gero egoerari buelta eman nahi zuten Altsasuko neskek, baina Lagunak taldea ligako oilarretako bat da, hirugarrena dago sailkapenean, eta, hortaz, bazekiten partida zaila zutela aurretik. Azkenean, ezinezkoa izan zen eta 0 eta 4 gailendu ziren Lagunakeko jokalariak Dantzalekun.

Sailkapenean ez dago aldaketarik eta Osasuna Fundazioak jarraitzen du lider (74 puntu), itaroa Huarteri puntu eskas bat aterata (73 puntu) eta Lagunak taldeari 2 puntu aterata (72 puntu). Hortaz, estu-estu dago liga. Altsasu 13.a dago sailkapenean (22 puntu). Asteburuan 20 punturekin sailkapenean 15.a den Ardoiren kontra ariko da Altsasu, Zizurren, erabakigarria den partidan, postua baitago jokoan.