CBASK-ek San Ignaciorekin galtzen ekin dio fase berriari

Guaixe 2019ko api. 9a, 14:23

Autonomia Arteko 2. mailako 2. faseko 1 eta 8 postuen arteko ligaxkako lehen jardunaldian San Ignaciok 91 eta 51 irabazi zion Altsasuko CBASK taldeari. Asteburuan itzuliko partida dute Zelandin eta irabaztera behartuak daude altsasuarrak

Autonomia Arteko 2. mailako lehen fasea despeditu eta gero, asteburuan 2. faseko lehen jardunaldia jokatu zen. Altsasuko CBASK taldea 1 eta 8 postuen arteko ligaxkan jokatzen ari da eta 2. fase honetako lehen final laurdenetan San Ignacioren kontra aritzea egokitu zitzaion, joaneko partidan, Iruñean. San Ignacio lehen faseko txapelduna izan zen eta puntan dagoela erakutsi zuen, 91 eta 51 irabazi baitzion CBASK taldeari. Larunbatean, 18:00etan, Zelandi kiroldegian, itzuliko partida jokatuko dute CBASK-ek eta San Ignaciok. Txapelketan aurrera egiteko irabazi beharrean dago CBASK, horrela berdinketa hausteko partida jokatu beharko dutelako apirilaren 27an, Iruñean. Galduz gero, txapelketatik kanpo geratuko da CBASK.