Euriak ez zuen zubigintzan lagundu

Guaixe 2019ko api. 11a, 19:09

Sakana Harrera Haranak kulturen arteko harremana sustatzeko antolatutako ekitaldi bustia egin zen ostiralean.

Harresiak bota, zubiak eraiki leloa zuen Sakana Harrera Haranak antolatutako ekitaldia. Foru plazan jarri zuten hitzordua. Jatorria, arraza, sexu edo kultura dena delakoa izanik ere, pertsona guztiek munduan tokia izateko aukera dute. Mezu hori zuten haurrek irakurri zituzten bertsoek eta olerkiek. Besarkadak ere izan ziren. Eta hainbat herritarrek saharar emakumezkoek prestatutako tea dastatzeko aukera izan zuten. Plazatik udaletxe parera joan ziren eta han ekimenaren leloa hainbat hizkuntzatan idatzia zuen pankartarekin kontzentrazioa egin zuten. Hartan udaleko bi zinegotzik parte hartu zuten Javier Paz (EH Bildu) eta Virginia Alonso (Goazen Altsasu). Ostiraleko ekitaldiarekin Sakana Harrera Haranak maiatzaren 5ean eginen den Herrien, Pertsonen eta Eskubideen Besarkada iragarri zuen.