Udala hauteskundeetako emaitzetan oinarrituz, Alfontso XIII. boteretik egotzi eta II. Espainiako Errepublika aldarrikatu zuten 1931ko apirilaren 14an. Efemeridea gogoan, eta balio errepublikarzaleak aldarrikatu asmoz, Altsasuko Ezker Batuak ekitaldia antolatu du etzi eguerdirako. Manifestua irakurri, lore eskaintza egin eta musika errepublikarra entzuteko aukera izanen da. Gorri, hori eta more koloreetako banderek kolorea emanen diote ekitaldiari. Parte hartuko dutela iragarri dutenen artean dago Jose Migel Nuin parlamentaria.