Komedia asteburua Altsasun

Guaixe 2019ko api. 12a, 09:40
Loco Desatino antzezlanaren eszena bat. PRODUCCIONES MAESTRAS

'Loco Desatino' antzezlana izanen da bihar, larunbatean, 19:30ean, Iortian. Igandean Saqueti anaiak pailazoen ikuskizuna izanen da, 17:00etan, Altsasuko kultur gunean

Producciones Maestras antzerki konpainiak denboran bidaia egitea proposatzen dute. Ana Caro Mallen antzerkigilearen garaietara bidaiatzea da, hain zuzen, Loco Desatino antzezlanarekin egiten dutena. XVII. mendean bizi izan zen Caro, barrokoan, eta antzezlanak komedia baten idazketa prozesua kontatzen du. Komedia bat sortzea barregarria baita. Bihar, larunbatan, 19:30ean, izanen da emanaldia Iortia kultur gunean. Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituko komedia ikusiena da.

Valor, agravio y mujer liburua idazten ari da Ana Caro Mallen, bere logelan. Bi jardunaldi idatzi ditu, eta hirugarren idaztera doa. Baina ezin du. On Juan Kordobakoa logelan sartu da, eta ez dio aurrera egiten uzten. Caro haserretzen da, frustatzen da, blokeatzen da... Baina, bukaeran, On Juan emakume baten zorroztasunarekin gainditua izanen da.

Producciones Maestras Iruñeko konpainiak eskainiko du Irurtzungo emanaldia. Zuzendaritza Ana Maestrojuanena da, eta aktoreak Ana Goya eta Angel Garcia dira.

Pailazoak
Etzi, igandean, Saqueti anaiek pailazo bikotea izanen da Iortiako agertokian. Pailazo bikote klasiko eta kutuna osatzen dute Saquetitarrek. Umorean mugarik ez dagoela erakusten dute haien ikuskizunetan. Komikotasun unibertsalaren apustua egiten dute: adina, kultura eta magia-egoera edozein izanda ere irribarrea ateratzen dute. Betiko pailazoak eta apaingarririk gabeak. Platea programaren kalitatearen zigilua dute. Igandean, 17:00etan, izanen da ikuskizuna Iortia kultur gunean.