Atzo handik bueltan Parisera zihoazela, sare sozialen bidez, jakin zuten Notre Dame sutan zegoera. Paris gainean ke beltza ere ikusi zuten. Gaur zuten eraikina bisitatzeko asmoa baina ezin izan dute ezta hura dagoen irlara sartu. Jon Hernan irakasleak eta Tifaout Ballouk ikasleak euren bizipenen berri eman dizkigute.
Jendetza dago Notre Dame eraikinari begira. Goiko irudian Sakanatik joandakoak Parisko udaletxe parean talde argazkia. Argazkiak: utzitakoak.