Gaztewood film laburren herri txapelketaren lanak ikusgai

Gaztewood film laburren herri txapelketaren lanak ikusgai
2009ko Gaztewood gala. ARTXIBOA

Maiatzaren 17an eta 19, ostirala eta igandea, izanen da Altsasuko Gaztetxearen III. film laburren herri txapelketaren lanen emanaldia, Iortia kultur gunean, 19:00

Altsasuko Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, Gaztewood Altsasuko Gaztetxearen III. film laburren herri txapelketara aurkeztutako lanen emanaldia maiatzaren 17an eta 19an izanen da, Iortia kultur gunean, 19:00etan. Sarrerak salgai daude kultur guneko leihatilan eta web gunean. Sarrerek 2 euroko prezioa dute.

Gaztewood gala ekainaren 8an izanen da, Burunda frontoian, 22:00etan.