CBASKek 7. edo 8. postuarekin konformatu beharko du

Guaixe 2019ko api. 30a, 11:56

Autonomia Arteko 2. mailako 2. faseko  1 eta 8 postuen arteko final laurdenean San Ignaciok irabazi zion Altsasuko saskibaloi taldeari

Autonomia Arteko 2. mailako 2. fasean, Altsasuko CBASK taldea 1 eta 8 postuen arteko ligaxkarako sailkatu zen. Fase horretan, final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatzen dira. Final laurdenetan, CBASK taldeari Iruñeko San Ignacioren kontra aritzea tokatu zitzaion, hain zuzen ere lehen faseko liga erregularrean lehen postuan sailkatu zen taldeari. Hiru partidatara jokatu zen final laurdena. Lehen partida San Ignaciok irabazi zuen, bigarrena CBASKek, eta berdinketa hausteko hirugarren partida larunbatean jokatu zuten bi taldeek, Iruñeko San Ignacio kiroldegian. Partida oso estuan, azkenean San Ignaciok irabazi zion CBASK taldeari, 60 eta 45, eta, hortaz, San Ignacio sailkatu da finalerdietarako.

CBASK taldeak 7. eta 8. postua erabakitzeko partida jokatuko du Larraona A taldearen kontra maiatzaren 11n, larunbatarekin, Altsasuko kiroldegian 18:00etatik aurrera jokatuko den partidan. Ea Autonomia Arteko 2. mailan 7. postuan sailkatzea lortzen duten saskibaloi jokalari altsasuarrek.