Sergio Garcia de Eulate bikain Greziako Ironmanean

Guaixe 2019ko mai. 2a, 12:13

1.400 partaideren artean 19.a sailkatu zen Sakana Triatloi Taldeko triatleta, bere kategorian 6.a, eta Nizan jokatuko den Ironmanerako sailkatu da, Munduko Txapelkeltarako

Greziatik berri oso onak iritsi zaizkigu Sakanara. Apirilaren 14an Ironman 70.3 Greece ironmana jokatu zen Costa Navarinon. Bertan lehiatu zen Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate sakandarra. Sekulako maila eman zuen Garcia de Eulatek eta 1.400 partaideen artean 19.a iritsi zen helmugara (4:33:43). Bere kategorian, 35 eta 39 urte arteko kategorian, 6. postua lortu zuen. Primerako lana egiteaz gain, egindako denbora bikain horri esker Nizan ospatuko den Nazioarteko Ironman 70.3 Triatloian aritzeko txartela lortu du, Munduko Txapelketarako hain zuzen.

Ironman 70.3 Greece
Sergio Garcia de Eulate bikain aritu zen pasa den igandeko triatloian. Greziako Costa Navarinon ospatu zen lehiaketan, 1400 partaide inguruk parte hartu zuten eta Sergio 19. postuan iritsi zen helmugara. Bere mailan (35-39 urte), 6. postua lortu zuen, 4 ordu eta 33 minutu iraun zuen lehian.
6. postu honekin, Munduko txapelketarako sailkatu da, eta bere postua lortu du Nizan ospatuko den nazioarteko Ironman 70.3 triatloian.