Altsasuko neskek Baztan hartu zuten mendean

Guaixe 2019ko mai. 1a, 14:16

Emakumezkoen Erregional maila. 30. Jardunaldia: Altsasu 1 – Baztan 0

Emakumezkoen Erregional mailan dabilen Altsasuk bi partida jokatu ditu asteburuan. Batetik, 29. jardunaldian atzeratutako partida jokatu zuten altsasuarrek ostiralean Zizurren, Ardoi taldearen kontra. Altsasuarrak saiatu ziren, baina Ardoik irabazi zuen partida, 1 eta 0 irabazita. Igandean 30. jardunaldiko partida jokatu zuten Altsasuko neskek, Dantzalekun. Baztan taldea hartu zuten altsasuarrek, eta aspaldiko partez garaipena lortu zuten, 1 eta 0 irabazi baitzieten baztandarrei. Beraz, jardunaldi pozgarria izan zen gure neskendako.

Emakumezkoen Erregional mailako liderra Osasuna Fundazioa da, 80 punturekin, Lagunak bigarrenari 2 puntu aterata (78 puntu). Altsasu 14.a da sailkapenean, 25 punturekin. Larunbatean 31. jardunaldiko partida jokatuko dute Altsasuarrek Tafallan, 67 punturekin sailkapenean laugarrenak diren Peña Sport taldeko nesken kontra, arratsaldeko 15:30ean hasiko den partidan. Partida zaila dute aurrean altsasuarrek.