Altsasuko Bikotekako finalak jokoan

Guaixe 2019ko mai. 2a, 12:54
2017ko finalak.

V. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Burunda pilotalekuan

Altsasuko Gazte Asanbladak Altsasuako Bikotekako V. Pilota Goxua Txapelketa antolatu du. Txapelketa otsailean hasi zen eta ordutik, astebururo partidak jokatu dira Altsasuko Burunda pilotalekuan. Onenek aurrera egin dute eta Altsasuko Alde Zaharreko festetan finalak jokatuko dira, hain zuzen ere larunbatean, 17:00etatik aurrera, Burunda pilotalekuan. Guztira lau final egonen dira jokoan.

V. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak
Maiatzaren 4an, larunbatean, 17:00etan, Burundan

2. maila: Lizarraga-Iragi / Iregi-Ieregi
Banakakoa: Mitxaus / Senar
Nesken finala: Berastegi-Igoa / Zabala-Mazkiaran
1. maila: Mazkiaran-Alustiza / Zubiria-Garziandia