'Musiqueando' kontzertu erraldoia gaur arratsaldean

Guaixe 2019ko mai. 2a, 13:42
Alaitz eta Altsasu institutuetako ikasleak arratsaldeko kontzerturako entseatzen.

Alaitz eta Altsasu institutueko Bigarren Hezkuntzako ikasleek kontzertu erraldoia eskainiko dute gaur, 17:00etan, Altsasuko Iortia zabalgunean

Musika irakasgaian prestatu dute Alaitz eta Altsasu institutuetako ikasleek Musiqueando kontzertua. Txirula joko dute ikasleek, baina instrumentu gehiago izango dituzte lagun. Dantzak ere izango dira. Gaur, 17:00etan, izango da kontzertua, Iortia zabalgunean.

Egitaraua
1. Hipokrita / Two and a half men (Alaitz batxiler ikasleen musika eta dantza)
2. Smoke on the water Deep Purple
3. Zapalduen olerkia Ken Zazpi
4. Altsasuko 4. mailako ikasleen koreografia
5. Nothing else matters Metallica
6. Zer edo nor NX taldea
7. Believer Imagine dragons (Alaitzeko batxiler ikasleen dantza)
8. Ezkotish'ta ragga Patxi ta Konpainia
9. Como te atreves a volver Morat
10. Feel is still Portugal. The man (Alaitzeko batxiler ikasleen koreografia)
11. Aske maitte Gatibu
12. Ikusi arte Berri Txarrak