Dantzaren eguna ospatzeko dantza kalera aterako dute

Guaixe 2019ko mai. 2a, 16:37
2017ko Dantzaren eguna Altsasun.

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleek dantza emanaldia eginen dute bihar, 20:00etan, Iortia kultur guneko zabalgunean. Euria eginez gero Burunda frontoian izanen da

1982. urtean izendatu zuen Unescok apirilaren 29a Dantzaren Nazioarteko eguna. Jean-Georges Nover dantzari berritzailearen eta ballet modernoaren sortzeailearen jaiotzaren eguna aukeartu zuten dantzaren eguna ospatzeko. Ordutik, datnza artearen parte-hartzea eta trebakuntza sustatzeko eguna bihurtu da apirilaren 29a. Dantzariak kalera ateratzen dira hleburu hori betetzeko.

Aurten apirilaren 29a astelehena zenez, Irantzu Gonzalez dantza eskolako ikasleak dantzarien eguna ostiralean ospatzea erabaki zuten, beraz, bihar aterako dute dantza kalera. Iortia zabalgunean izanen da dantza emanaldia, 20:00etan. Eskolako lau talde ariko dira, Milakolore elkartekoak tartean.

Dantzaren egunaren harira arte honen inguruko mezu bat argitaratzen dute eta aurten Karimar Manseur dantzariarena izan da: besteak beste, "dantza sendagarria" dela esan du.