Urteko kontzertua

Guaixe 2019ko mai. 3a, 09:43
Iaz Burunda frontoian egin zuten Dantza eta Musika eskolako kontzertu handia. ARTXIBOA

Maiatzaren 5ean, igandean, 17:00etan ikasturte amaierako kontzertua eginen dute Altsasuko Dantza eta Musika eskolako ikasleek, Iortia zabalgunean. Eguraldi txarra eginez gero frontoian eginen da

Musikari eta dantzari gazteek ikasturtean ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute elkarrekin edo taldeka interpretatuko dituzten abestiekin. Dantza eta musika eskolako kontzertu garrantzitsuenetarikoa da.

Hurrengo emanaldia Sorkuntza ikuskizuna izanen da.