142 kontrol zenbatu ditu Ospak

Guaixe 2019ko mai. 13a, 10:33
España Ciudadana plataformak Altsasun ekitaldia antolatu zuen eguneko irudia.

Mugimenduak segurtasun indarrak herritik alde egiteko eskatu du.

Ospa mugimenduak jakinarazi duenez, aurtengo lehen hiru hilabeteetan 142 kontrol zenbat ditu Altsasun. Ilbeltzetik martxo bukaerara arte Ospako kideek zenbatutako kontroletatik 88, % 61,97, Foruzaingoak jarri zituen. Gainontzeko 54 kontrolak, % 38,02, Guardia Civilarenak dira. Ospa mugimenduak “errepresio indar guztiak” herritik alde egiteko eskatu du atzera ere.