Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako hiru taldek parte hartu zuten Dantzaren Eguneko ospakizunean, emanaldirako sortutako koreografiekin. Milakolore elkarteko eta Dantzarimako kideek Milakolore Dantzan ikuskizuneko koreografia bat eskaini zuten ere. Gainera, dantza eskolako bi ikaslek 2019ko Nazioarteko Dantzaren Eguneko manifestua irakurri zuten bi dantzarik inprobisatzen zuten bitartean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!