Altsasuko liburutegia orain ere goizez

Guaixe 2019ko mai. 7a, 12:08
Altsasuko Liburutegiaren irakurtzeko txokoa.

Zerbitzu berria jarri dute martxan Iortia kultur gunean: astelehenetik liburutegia irakurtzeko eta ikasteko goizez zabaltzen dute ere, 09:00etatik 13:00etara

Ikasleen aspaldiko eskaera bat da liburutegiaren ordutegia zabaltzearena. Hau da, goizean ikasteko liburutegira joan ahal izatea. Eta astelehenetik aurrera posiblea da Altsasuko liburutegian. Baita egunkariak, aldizkariak zein liburuak irakurtzeko eta Wi-Fi-ra konektatzeko aukera dago ere Iortia kultur guneko eskaintza berrian. Maileguak hartu eta itzuli eta ordenagailuen zerbitzuak, aldiz, ohiko ordutegian egin behar dira. Ordutegi berria, beraz, ekainaren 15era arte, goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 21:00etara. Ekainaren 15ean udako ordutegiarekin hasiko dira.

Kultur teknikari laguntzailea kontratu dute zerbitzu berria eskaintzeko. Hala ere, esperientzia pilotua da, eta momentuz abendura arte egongo da.