Altsasuko neskek puntu bat ekarri zuten Tafallatik

Guaixe 2019ko mai. 7a, 12:13

Emakumezkoen Erregional maila. 31. jardunaldia: Peña Sport 0 – Altsasu 0

Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 31. jardunaldia jokatu da. Altsasuko neskek Tafallan jokatu zuten Peña Sport taldekoen kontra eta partida lehiatua husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen.

Emakumezkoen Erregional mailako lider Fundacion Osasunak jarraitzen du (80 puntu), Itaroa Huarte da bigarrena, puntu batera (79 puntu) eta Lagunak taldea hirugarrena, bi puntura (78 puntu). Altsasu 13. postuan dago (26 puntu). Asteburuan Altsasuk 54 punturekin sailkapenean zazpigarrena den Castejon taldea hartuko du Dantzalekun.