60 poemez osatutako Irauten liburua argitaratu berri du Castillo Suarez idazle altsasuarrak. Lau ataletan hamabosna poema agertzen dira. Egun bakoitzean bi poema idatzi dituela esan du idazleak. Eta poemen arteko lotura zuhaitzek egiten dute. Izan ere, jaioterrian kokatu du bere azken liburua Suarezek. Inguruko paisaiaren berri ematen du.
Azalean iratze bat agertzen da Irauten Suarezen lan berria. Poemetan islatu duen Altsasuko basoen adierazlea da iratze hura. Liburuak, gainera, "irautearen inguruko liburu bat" dela azaldu du Suarezek. Galera edo abandonu baten ondoren gelditzen direnei eta irauten duten "horiei" buruzko liburua dela esan du. Elkar argitaletxeak kaleratu du.
Zazpi urte eta erdi pasa behar izan dira Suarezen lan berria irakurtzeko. Idazleak azaldu duenez, liburu on bat irakurri duenez idazle bati pasa dakiokeen gauzarik makurrena kaxkarrago bat idaztea da. Eta idazten omen zuena ez omen zeukaten nahiko mailarik. Irauten "kasualitatez" idatzi zuen arte.