Ene Kantak-en "Sator jatorra" igandean Altsasun egonen da

Guaixe 2019ko mai. 10a, 10:38
Ene Kantak taldearen Satorjator ikuskizuna. UTZITAKOA

Ene Kantak taldearen 'Satorjator' ikuskizuna izanen da etzi, igandean, Iortia kultur gunean. Bi emanaldi izanen dira: 16:30ean eta 18:30ean

Ene Kantak taldea joaten den leku bakoitzean arrakasta lortzen du. Duela zenbait Irurtzungo kiroldegia bete ondoren, Sakanara itzuliko dira Satorjator. Lurraren bihotzera ikuskizunarekin. Iortia kultur gunean izanen da, igandean, maiatzaren 12an, eta bi emanaldi izanen dira: 16:30ean eta 18:30ean. Lehenengorako 40 bat sarrera falta dira Iortiako sala handia betetzeko eta bigarren emanaldirako ere sarrerak agortuta kartela zintzilikatzeko gertu daude, 50 bat sarrera gelditzen direlako.

Erronka handi bat izan zuen Ene Kantak taldeak Satorjator ikuskizunaren mustutzearekin, izan ere, Nafarroako Arena pabilioia bete nahi izan zuten. Eta lortu zuten. Nafarroa Arena ez ezik, Euskal Herriko beste pabilioi handiak ere bete zituzten. Igandean egonen da Ene Kantak Altsasun. Satorjator azken ikuskizunak Enekoren eta Nerearen bidaia kontatzen du. Kasu honetan, lurraren erdigunera egiten dute bidaia eta, bertan, aitatxik emandako mapa bati esker altxor bat aurkitzen dute. Gaur egun sakelako telefonoei eta teknologia berriei eskaintzen zaien gehiegizko denboraz hausnartu nahi du Ene Kantak-eko ikuskizun berriak.