Mallorcako doinuak Altsasun

Guaixe 2019ko mai. 10a, 13:28

Valdemossako abesbatzk bihar kontzertua eskainiko du Altsasu, Musika i salut abesbatzarekin batera. UTZITAKOA

Erkudengo Ama abesbatzak Mallorcako bi abesbatza ekarriko ditu bihar, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean

Musikak mugak gainditzen dituela diote. Oraingoan Mediterraneo itsasoa ere gaindituko dute Mallorcako Valldemossako eta Musica i Salut abesbatzek Altsasun egoteko. Herriko Erkudengo Ama abesbatzaren gonbidapena jaso dute Balearetako bi abesbatzek eta bihar Mallorcako abestiak oinarri hartuta kontzertua eskainiko dute, 19:30ean, Iortia kultur gunean.

Bi abesbatzek lotura indartsu bat dute: Pilar Noguera zuzendaria. Musika ikasketak egin zituen eta gaur egun, Valldemossako eta Musica i Salut Palmako abesbatzetako zuzendaria ez ezik, ValldeMossako musika eskolako irakaslea eta irlako beste hainbateko zuzendaria ere bada, besteak beste, San Espasesko Hospitaleko, Islas Baleres unibertsitateko helduen eta San Pedro d' Esopartes abesbatzak.

Abesbatza bisitariak ez dira bakarrik egongo, izan ere, Erkungo Ama abesbatzak ere kontzertuan parte hartu du. Bolero kantarekin irekiko dute kontzertua, hain zuzen. Bolero Eduardo Correaren kanta bat da. Musikaria abenduan hil zen eta Altsasuko abesbatzak omenaldi xumea egin nahi dio biharko kontzertuan haren abestia lehenengo aldiz interpretatzen. Ondoren, Mokoroaren Ilunabarra abestia kantatuko du anfitrioiak, Mallocarko abesbatzei paso eman aurretik. Valldemossako eta Musica i Salut abesbatzek Mallorcako abestiekin ez ezik, euskararekin ere ausartuko dira Mikel Laboaren Nerea izango zen abestia interpretatuz.

ERREPERTORIOA
Erkudengo Ama abesbatza

  • Bolero (Eduardo Correa)
  • Ilunabarra

Valldemossako eta Musica i Salut abesbatzak-

  1. Ciutat de Parella
  2. Puig de Selva (Marià Portas).
  3. Bona nit Blanca roseta (Trad Eivissa).
  4. T'on pare no te nas (B.Bibiloni).
  5. El meu avi (Ortega Monasterio).
  6. Pitgen sa neu (B.Bibiloni)
  7. Aubada. Trad. Mallorca (Miquel Tortell)
  8. Nerea Izango Zen (Mikel Laboa).
  9. Fandango Menorquí (Marià Portes)