Gozamenez film laburren lehiaketaren sari banaketa, bihar

Guaixe 2019ko mai. 9a, 17:31
Lehiaketara aurkeztutako filmetako baten irudia.

Gozamenez film laburren 6. lehiaketara aurkeztutako lan hoberenak sarituko dituzte gaur, 18:00etan, Iruñeko Iturrama Civivox-en.

Nafarroako Gobernuak sexualitatea lantzeko Gozamenez programak film laburren lehiaketa antolatu du. Nola gozatzen duzu zen lehiaketaren gaia. Hortaz, gazteek sexualitateari buruz daukaten ideia plazaratu behar zuten ikus-entzunekoetan. Aurkeztutako lan hoberenagatik bozkatzeko aukera izan zen asteartera arte, eta gaur arratsaldean sariak banatuko dituzte. Iturrama Civivox-en izanen da film laburren sarien Gozas sari banaketa gala, gaur, 18:00etan. Festa-jantziarekin etortzera eta disfrutatzera gonbidatzen du antolakuntzak. Teffy eta Jonen eskutik musika, emozioa eta gozamena izanen dela esan dute.

Altsasuko hiru talde aurkeztu ziren lehiaketara honako film laburrekin: Viviendo sin miedo, Olaia eta Las melonas.  Aurreneko biak 12 eta 17 urte bitartekoen mailan lehiatu dira, azkena, berriz, 18 eta 25 urte artekoen mailan. Lehiaketara aurkeztutako proposamen guztiak www.gozamenez.com web gunean ikus daitezke.

Altsasun ere, Gozamenez
Gozas galaren ondoren, datorren ostiralean, maiatzaren 17an, 18:30ean, sari banaketa altsasuarra eginen da Altsasuko Gozamenez-ek antolatuta. Bertan, Altsasutik film laburren lehiaketara aurkeztutakoen artean sariak banatuko dituzte, baita diplomak eman ere. Aurretik, film laburren proiekzioa egingo da.