N1 errepidean, Altsasu parean, Gasteizko norabidean auto-ilarak sortu dira garabia batek su hartu ondoren

Guaixe 2019ko mai. 10a, 10:20

Gaur goizean garabia batek sua hartu du N1 errepidean, 399 kilometroan, Altsasu parean, eta foruzaingoak jakinarazi duenez, auto-ilarak sortu dira

Goizean Altsasu N1 errepidean Gasteizko norabidean su hartu duen garabia baten albistearekin esnatu da. Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 399 kilometroan izan da eta suhiltzaileak itzaltze lanetan ari dira. Ezbeharraren ondorioz, N1-etan Donostiatik datorren bidetik, Gasteizko norabidean, auto-ilarak sortu dira eta arretaz gidatzea gomendatu du foruzaingoak.