Emakumezkoak: Castejonek Altsasu hartu zuen mendean Dantzalekun

Guaixe 2019ko mai. 14a, 10:20

Emakumezkoen erregional maila. 32. jardunaldia. Altsasu 0 – Castejon 2

Larunbatean emakumezkoen erregional mailako 32. jardunaldia jokatu zuten Altsasuko neskek Castejongoen kontra. Partida Dantzalekun jokatu zen eta nahiz eta Altsasuko neskak saiatu, jokoan zeuden hiru puntuek Dantzalekutik ihes egin zuten Castejonek 0 eta 2 irabazi ziolako Altsasuri.

Emakumezkoen erregional mailako lidergoan Osasuna Fundazioak jarraitzen du (89 puntu) eta bigarrena Itaroa Uharte da (79 puntu). Altsasu 13. postuan dago (26 puntu). Liga bukatzeko bi jardunaldi geratzen dira eta asteburuan 34 punturekin sailkapenean 11.a den Antsoaingo Gazte Berriak taldea izango du aurkari Altsasuk.