'Musua' ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2019ko mai. 15a, 10:30
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. UTZITAKOA

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Musua' ikuskizunaren emanaldia eginen dute maiatzaren 22an, 17:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Altsasuko Gazte Asanbladak urteetan sustatu du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eta herriaren arteko lotura. Arrakastatsuak izaten dira euskal pailazoen emanaldiak Altsasun. Oraingoan, Musua ikuskizuna aurkeztera etorriko dira, Katxiporreta konpainiaren lan berria. 'Musuek' munduaren mugimenduan laguntzen dutela diote pailazoek. Maiatzaren 22an, asteazkenean, 17:00etan, Burunda pilotalekuan izanen da emanaldia eta sarrerak dagoeneko salgai daude Iortia kultur gunean 7 euroren truke.