Altsasuko Herri Liburutegien irakurketa proposamenak

Altsasuko Herri Liburutegiak irakurketa hauek proposatzen dizkizue: Piruetas komikia, Esnearen kolorekoa = Del color de la leche eleberria eta haurrentzako album ilustratu bat, Zopak erre egiten du. On egin!

Komikia gazteentzako eta helduentzako
Piruetas Walden, Tillie
La cupula (2017)
Tillie Waldek eleberri grafiko honekin 2018ko Eisner saria lortu zuen.
Irristaketa pista eta bere inguruneak dira eszenatokiak, non protagonistari gauza asko pasatu zitzaizkion heldua egiten zen bitartean: eskola-jazarpena, bere familia eta lagunekin harremanak, armairutik ateratzea, komikiak, musika.... Zer da heldua egitea, armairutik ateratzea eta nor izan zena atzera uztea dira egileak primeran jasotzen dituenak.

Helduentzako
Esnearen kolorekoa Leyshon, Nell
Alberdania (2018)
1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.
Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.
Itzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. Argitasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihestezina izan daitekeen ere.

Haurrentzako album ilustratua
Zopak erre egiten du Albo, Pablo eta Letria, Andre
Txalaparta (2018)
Egunerokoan, helduei huskeriak iruditu arren, haurrek hamaika erronkari aurre egin behar diete; kasurako, ipuin honetan, zopa pentsaezina den tenperatura batean hartzea. Desafio horiei aurre egitea ikasketa eta hazkunde-prozesuei lotuta dagoen errealitate bat da, eta haurraren imajinazioa da horretarako armarik onena.