Udalerako hiru hautagaitza azokan

Guaixe 2019ko mai. 15a, 14:18

Eguraldia lagun jende ugari ibili da Altsasuko azokan gaur. Horien artean udal hauteskundeetan hautagaiak direnak zeuden ere.

Geroa Baiko Altsasuko alkategai Javier Ollo beste lau hautagairekin batera herriko programa eta Nafarroako programa jasotzen duten esku orriak eta boto txartelak banatu dituzte. Ezker Batuko zerrendako lau kide ere azoka baliatu dute altsasuarren artean udalerako prestatu duten programaren berri emateko. Azkenik, azokara joandakoen artean harridura gehien sortu dutenak Vox-eko hautagaiak izan dira. Haiekin batera beste hainbat militante etorri dira. Programa banatu dute eta euren postuan Espainiako banderak eta Nafarroako bat jarri dituzte.