Altsasuko BTT Zeharkaldirako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko mai. 15a, 16:25

Barranka Txirrindularitza Taldeak antolatutako proba ekainaren 9an jokatuko da eta aurretiazko izena ematea zabalik dago ekainaren 7ra arte

Barranka Txirrindularitza Taldeak antolatuta, ekainaren 9an goizeko 9:00etatik aurrera jokatuko da XXIV. Altsasuko BTT Zeharkaldia. Proba ez lehiakorra da eta bikerrek bi aukera izango dituzte: 40 km-ko proba laburra edo 52 km-ko luzea. Izena ematea zabalik dago www.barrankatt.com edo www.rockthesport.com web guneetan ekainaren 7ra arte (federatuek 19 euro, federatu gabekoek 23 euro, Barranka taldeko bazkide federatuek 9 euro eta Barranka taldeko bazkide federatu gabekoek 13 euro)