Udal eta foru hauteskundeak 2019

“Zure bizitza erdigunean”: Ahal Duguren programa Altsasurentzat

Guaixe 2019ko mai. 16a, 19:27

Juan Pedro Higuero, Lorenzo Teodoro Perez, Jose Luis Moran, Virginia Alonso, Juan Luis Lopez eta Iñigo Agirre

AHAL DUGU ALTSASUK bere burua herria uztera behartuta ikusiko ez duten biztanleen Altsasu bat nahi du, non ekonomia, teknologia eta politika pertsonen zerbitzura egongo diren. Etika, gardentasuna eta publikoa denarekiko errespetua nagusi izango dituen Altsasu bat. Horrez gain, bere nortasunari eta Nafarroan duen paperari eutsiko dien eta haiek aldarrikatuko dituen Altsasu bat. Inor harekin jolastuko ez den Altsasu bat, justizia defendatzen jarraituko duena.

Guztion ongizatea eta zure bizitza, Altsasun bizi garen guztion bizitza, udalaren politikaren erdigunean kokatzea lehenesten dugu.

ZURE BIZITZAREN ALDE: ZURE OINARRIZKO ESKUBIDEEN, JASANGARRITASUNAREN, BIZI-KALITATEAREN ETA ALTSASUA ERA DEMOKRATIKOAN ETA GARDENTASUNEZ GOBERNATZEAREN ALDE.

1.- Etxebizitzari buruzko politika berri bat, alokairu sozialetan oinarrituta egongo dena eta gazteek haien gurasoen etxea uztea, helduek pisu egokituak izatea eta baliabide mugatuak dituzten familiek eta pertsonek etxebizitza duinak eskuratzea ahalbidetuko duena.

2.- Operadore energetiko berde bat sortzea, etxebizitzetako faktura energetikoa pixkanaka merkatzen joateko, pobrezia energetikoari aurre egiteko eta energia-ekoizle handienganako mendekotasuna murrizteko.

3.- Altsasuko merkataritza sustatzea, kontsumo arduratsu eta jasangarriaren eta hurbileko produktuen alde eginez, ekonomia sozial eta solidarioko bertako kooperatibak eta ETE-ak sor daitezen sustatuz.

4.- Berdintasunaren alde egiten den lanarekin jarraitu eta hobetzea eta emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBI+fobiaren kontra borrokatzea.

5.- Pertsonak hirigintzako jarduketen erdigunean kokatzea. Oztopo arkitektonikorik gabeko herri bat, oinezkoentzako espazio handiagoa eta hainbat zerbitzuz (haurrentzako parke estaliak, iturriak, paperontziak, bankuak…) hornitutako topaguneak izango dituena.

6.- Gardentasuna eta gobernamendu ona: Kontu-emateak eta herritarren parte-hartzeak eraikiko dugun Altsasu nahi dugun Altsasu dela ziurtatuko duten udal baten alde.

ZURE BIZITZA ERDIGUNEAN ALTSASU ZU ZARELAKO