Musika eta dantzan eskolan izen ematea zabalik

Guaixe 2019ko mai. 17a, 10:34
Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kalean erakutsi zuten dakitena.

Asteazkenera arteko epea dago ikastetxetik pasatzeko, astelehenetik ostegunera 15:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara.

Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolan heldu den ikasturtean aritu nahi dutenek izena emateko epea dute orain. Gaztigatu dutenez, errentaren araberako beherapenak eskuratzeko aukera dago. Ikastetxeak, alde batetik, euskal dantza ikasketak eskaintzen ditu. Eta, bestetik, musika ikasketa eskaintza zabala. Instrumentuei dagokionez, honakoak dira: kantua, txistua, gaita, alboka, eskusoinua, trikitia, klarinetea, biolina, pianoa, gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, tronboia, bonbardinoa, tuba, saxofoia eta zeharkako txirula.

Horrekin batera, eskaintza horrela osatzen du: musika hizkuntza, 3 eta 6 urte bitarteko haurrendako musika eta mugimendua eta instrumentu taldeak.