Udalak ikastetxeendako diru-laguntza deialdia egin du

Guaixe 2019ko mai. 22a, 10:55
Ikasleak pasabidean.

Heldu den ikasturterako diru-laguntza deialdiak 25.000 euroko diru poltsa du

Altsasun dauden ikastetxeei, irakaskuntza kooperatibei eta guraso elkarteei zuzendutako diru-laguntza deialdia onartu zuen Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak astelehenean. Deialdian jasotzen denez lau ildorekin bat datozen egitasmoak lagundu daitezke diruz. Batetik, hezkuntza berrikuntzako proiektuak (9.000 euro). Bestetik, hezkuntzaren berrikuntzarako materialak hobetzeko programak (9.000 euro). Horrekin batera, eskolaz kanpoko euskarazko jardueren gastuak (5.000 euro). Eta, azkenik, euskarazko jarduerak edo hizkuntza sustatzeko helburu dutenak, eskolaz kanpo eta edozein hezkuntza eredutan egiten direnak (2.000 euro). Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesatuek eskaerak aurkezteko 30 egun izanen dituzte.