Frontoia eskolen festen aterpe

Guaixe 2019ko mai. 23a, 18:33

Jendea poleki bildu zen Sakanako herri eskolak Sortzen ospakizunean. Eskola kalera atera nahi izan zuten baina frontoian egin behar izan zen ospakizunak, eguraldiagatik.

Euriak eta hotzak markatu zuten Sakanako herri eskolen festaren 11. edizioa. Eguraldi iragarpenak kontutan hartuta, Zelandi eskolako komunitateak egitaraua Foru plazatik Burunda frontoira eta Iortia kultur gunera lekualdatu zituen. Jendea aldetik hasiera hotza izan bazen ere, bederatzi eskolek antolatutako tailerretara haur ugari hurbildu ziren. Hainbat kulturetako ohiturak ezagutzeko aukera eman zuten horrela ikastetxeek. Mila Kolore taldeko kideak ere han ziren eskulanak egiten. Terapia txakurren erakustaldia egin zuten Biak Bat taldekoek ere. Bazkaldu aurretik jaso zituzten tailerrak buruhandiak eta ihote segizioko errepresentazioa hartzeko. Jendea ordurako frontoia bete zuen.

Bazkaltzera 375 bat pertsona elkartu ziren. Eta mahaiak jaso ondoren kontzertuen eta dantza emanaldien txanda izan zen: Haize Berriak banda, Trasteando, Etorkizuna dantza taldea, Imanol eta Iñigo Goikoetxea, Irantzu dantza eskola eta La Estufa rock taldea. Harmailak beteta sortzaileek euren trebeziak erakutsi zizkioten publikoari, gozaraziz. Txikienek Iortia kultur gunean pailazo emanaldiarekin gozatu ahal izan zuten. Sakanako herri eskolak Sortze ospakizunaren aterpe izan zen Burunda frontoia 20:30ean utzi zuten, kalejiran.