Martxoaren 5ean ospatu ziren Altsasuko herri inauteriak eta aurten lehenengo aldiz argazki lehiaketa antolatu zuten Inauteri batzordeak eta udalak elkarlanean. 39 lan aurkeztu dira eta batzordeko kideek azaldu dutenaren arabera, argazkilari gehienak Altsasutik kanpokoak dira. Ostiralean sari banaketa egin zuten Iortia kultur gunean. Hiru sari egon ziren lehenengo saria 200 eurokoa, bigarrena 120 eurokoa eta hirugarrena 80 eurokoa. Gainera, irabazleek kuadrodun zapia jaso zuten.
Barañainera joan zen Altsasuko Inauterien lehenengo argazki lehiaketaren lehenengo saria. Maria Angeles Albarran Ruizek irabazi zuen Indarra argazkiagatik. Bigarrena Mañeruko Ivan Rodriguezek irabazi zuen Odola eta sua argazkiagatik. Hirugarren saria etxean gelditu zen, Jon Busto altsasuarrak jaso zuen Gorri lanagatik.