Helena Taberna zinemagilea gaur Altsasun

Guaixe 2019ko mai. 21a, 11:27
Helena Taberna zinemagile altsasuarra kamararen beste aldean. UTZITAKOA

Tabernaren filmen inguruko Carlos Roldanek idatzitako 'La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna' liburuari buruz hitz egingo dute zuzendari altsasuarrak eta idazleak gaur, 19:00etan, Haritza tabernan

Carlos Rodan da La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna liburuaren egilea. Euskaldiko Filmategiak Nafarroako Filmategiaren laguntzarekin argitaratu zuen. Gaur, maiatzaren 21, asteartea, Helena Taberna Altsasuko Haritza tabernan, 19:00etan, egongo da liburua etxean aurkezteko.

La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna liburuan Carlos Roldanek zinemagile altsasuarraren filmen analisia egin du. Gainera, bien arteko elkarrizketa ere dago. Tabernak filmak egiten hasi aurretik ezagutzen du Rodan biak "zinemagileak" direlako, eta Tabernak azaldu zuen bezala kafea hartzera gelditzen ziren filmei buruz hitz egiteko. Liburua idazteko antzeko zerbait egin zuten. Liburuak atal "akademikoa" badu, baina zerbait gehiago ere bada.

Liburuaren aurkepenagatik Euskadiko eta Nafarroako Filmategietan Tabernaren zinearen atzera begirada egin zuten.

 

Erlazionatuak