Altsasuko neskek asteburuan despedituko dute liga

Guaixe 2019ko mai. 21a, 13:47

Emakumezkoen Erregional maila. 33. jardunaldia: Gazte Berriak 6 – Altsasu 0

Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 33. jardunaldia jokatu zen, azken aurrekoa. Antsoainen jokatu zuten Altsasuko neskek, Gazte Berriak taldekoen kontra, eta ez zen jardunaldi gozoa izan gure neskendako, 6 eta 0 galdu baitzuten.

Emakumezkoen erregional mailako liderra Osasuna Fundazioa da (92 puntu), Itaroa Huarteri 7 puntu aterata (85 puntu). Altsasu 13.a da (26 puntu), 14.a den Ardoi taldearekin puntutara berdinduta. Asteburuan azken jardunaldia jokatuko da eta Altsasuk Auto Areta taldea hartuko du larunbatean, 15:30ean, Dantzalekun. Ea altsasuarrek irabazi eta 13. postuari eusten dioten.