Alderdiek postuak jarri dituzte Altsasuko azokan gaur.
Ahal Dugukoek frontoiaren ondoan jarri dute postua. Udalerako hautagaiekin batera Nafarroako Parlamenturako zerrendan 5. den Carlos Amatriain izan da. Haren aurretik zerrenda horretan Altsasuko alkategai Virginia Alonso dago.
EH Bildukoak Iortia kultur guneko atearen parean jarri duten euren mahaia. Udalerako zerrendako hiru hautagai eta bi laguntzaile izan dira haiekin herri-programak banatzen.
Geroa Baiko haima kultur guneko zabalguneko kutxaren ondoan zegoen. Udalerako hautagaitzako zerrenda-kideekin batera laguntzaileak izan dituzte programa banatzeko lanean.
Aurrekoen ondoan zuten euren haima Izquierda-Ezkerrakoek. IUren Altsasuko udal hautagaitzako kideekin batera euren eskaintzaren berri ematen izan dira Parlamenturako zerrendako 2. eta 3. diren Carlos Guzman eta Txema Mauleon izan dira.
PSN izan da postua jarri ez duen alderdi bakarra. Jose Maria Acerete alkategaia eta beste militante sozialista batzuk azokan izan dira euren programaren berri ematen, tartean parlamentari izandako Guzman Garmendia.
Azkenik, Voxekoek euren haima liburutegiko izkinan jarri dute. Maria Estevez eta Yolanda Ruiz udalerako lehen bi hautagaiak hainbat alderdikiderekin batera euren eskaintzaren berri banatzen egon dira.