Kartelak nonahi

Guaixe 2019ko mai. 24a, 10:50

Vox alderdiko hautagaiak asteartean Altsasutik kartelak jartzen egon ziren eta, arratsaldean, "Faxismoari espaziorik ez" lelopean alderdiaren kartelak kentzeko kedada egin zuten

Vox alderdiko hautagaiek kartelak jartzeko tokoiak ez ziren nolanahikoak izan: Altsasukoak Aske herriko sarrerako kartela eta hainbat aldarrikepenetako kartelak zeuden tokiak. Asteazkenean "Faxismoari espazioarik ez" lelopean Vox-eko kartelak kentzeko kedada egin zen.

Asteazkenean azokan egongo zirela aprobetxatuz Vox-eko hautagaiak kartel gehiago jarri zituzten herrian. Kasu honetan, Santiago Abascal alderdiko buruaren aurpegidun kartelak ziren. Kartelak jartzeko lekuak ez ziren nolanahikoak izan; besteak beste, Altsasukoak Aske aldarrikatzen duen herri sarrerako pankartan eta Geroa Bai-ko autobideako zubiko pankartan jarri zituzten Abascalen kartelak.

Horren aurrean, Geroa Bai alderdiak twitterren salatu zuen Vox-en "errespetua". Izan ere, hauteskunde kanpainan idatziko arau batek dio erre