Dantzari txikiak Altsasun bilduko dira igandean

Guaixe 2019ko mai. 24a, 10:44
2018ko Altsasuko Dantzari Txiki eguna. ARTXIBOA

Dantzari Txiki eguna ospatuko dute igandean Etorkizuna Dantza Taldeko dantzariek. Ospakizunetarako Urretxuko eta Ibarrako dantzariak hartuko dituzte altsasuarrek

Dantzari Txiki eguna antolatu du iganderako Etorkizuna Dantza taldeak. Taldearen bost taldek parte hartu dute, 60 bat dantzarik. Gainera, Urretxuko Lurra eta Ibarrako dantza taldeeko dantzariek ere parte hartuko dute emanaldietan.

Dantzariek 12:00etan kalejira egingo dute herrian zehar eta dantza taldeek hiru geldialdi eginen dituzte emanaldiak eskaintzeko. 13:00etan Foru plazara iritsiko dira eta eguerdiko saioa eginen dute.

Bazkalostean, 16:30ean, Altsasuko plazan erromeria izanen da. Eguraldi txarra eginez gero dantzaldiak Burunda frontoian eginen direla jakinarazi dute.