Emakumezkoak: berdinketarekin despeditu du liga Altsasuk

Guaixe 2019ko mai. 27a, 12:37

Emakumezkoen futbol erregionala. 34. jardunaldia: Altsasu 1 – Auto Areta 1

Emakumezkoen erregional mailan asteburuan azkeneko jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Auto Areta taldea hartu zuen Dantzalekun eta partida oso lehiatuan, bana berdindu zuten bi taldeek.

Osasunak irabazi du emakumezkoen erregional mailako liga, 95 punturekin. Altsasuk 13. postuari eutsi dio, 27 punturekin.