Egun horretan "kalera aterako gara errepresio eta okupazio indarrei tinko mantenduko garela erakusteko". Aurreratu dutenez, egun horretan, 12:00etan polizia indarren errepresioa sufritu dutenekin mahai-ingurua eginen dute Iortia kultur gunean. 19:00etan, berriz, manifestazioa eginen dute, Noiz arte, Foruzaingoa lelopean.