Europako Boluntario Programako gazteak Altsasun trebatzen

Guaixe 2019ko mai. 30a, 12:22
Altsasuko aterpean dauden gazte europarrak. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak koordinatutako Elkartasunerako Europako Taldea programaren baitan trebakuntza tailerrean parte hartzen ari dira.

Italia, Ukrania, Frantzia, Errumania, Polonia, Danimarka, Grezia, Portugal, Eslovenia, Luxemburgo eta Bulgariako 20 gazte Altsasuko Santo Cristo de Otadia gazteendako aterpetxean daude. Astelehenean iritsi zien eta larunbatera arte bertan izanen dira. Gazte horiek Europako Bolondres Programako kideak dira eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak koordinatuta Europako Elkartasun Erkidegoko ikastaro bat egiten ari dira.

Gazteak berriki sartu dira Espainiako abegi elkarteetara. Sei hilabetetan hainbat erkidegoetan proiektutan boluntario ariko dira 20 gazte horiek. Altsasuko egonaldian gaztelania eta gatazken konponketaren inguruko hainbat tailer izanen dituzte. Landuko dituzten gaien artean daude: Herritarren Ardura, Gizarte laguntza, “Youthpass”, Europako Batasuna, krisiaren kudeaketa edo boluntarioen aseguruak. Gainera, talde dinamikak eta metodologia aktiboak landuko dituzte, ingelesez eta gaztelaniaz, eta kulturarteko integrazioa zein hezkuntzarako balio izango dute.

Europako Boluntarioen Proiektua
Aipatu proiektua Europako Elkartasun Erkidegoaren programan aurreikusitako ekintzen artean gauzatuko da. Programak Europako Batasuneko Kultura eta Hezkuntza Zuzendaritza Orokorrak diruz lagundu du, Espainiako Agentzia Nazionalaren bitartez, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren koordinazioarekin. Nazioarteko mugikortasun programa horren bitartez 18 eta 30 urte arteko gazte europarrek 2 eta 12 hilabeteko iraupeneko proiektuak garatu ditzakete Europako Batasuneko edo Europako Gune Ekonomikoko (Norvegia, Suitza, Liechtenstein) edo Turkiako edozein gobernuz kanpoko erakunde, erakunde edo elkarteetan. Bestalde, EEEko programaren helburua Europako gazteek gizarte eta herritarren mesederako boluntario proiektuetan parte hartzeko aukerak sustatzea da, bai beraien herrialdeetan bai kanpoan.