Dantzari Txikiak Burunda frontoian bildu ziren

Guaixe 2019ko mai. 29a, 11:29

Etorkizuna Dantza Taldeak Dantzari Txiki eguna ospatu zuen igandean. Eguraldiak ez zuen lagundu, eta topaketa Burunda frontoian egin zuten

Dantzari Txiki eguna ospatu zuten igandean Altsasuko Etorkizuna, Urretxuko Lurra eta Ibarrako dantza taldeetako dantzariek. Iortia zabalgunean, kalejira eta Foru plazan dantza emanaldiak egitea aurreikusita zegoen, baina eguraldi txarraren ondorioz Burunda frontoian egin behar izan zuten ospakizuna.

100 bat dantzari txiki bildu ziren. Eguna hamaiketakoa kukuerreko atean egin zuten eta, ondoren, dantzariek emanaldia egin zuten frontoian Altsasuko txistulariak eta Lurra eta Ibarrako datza taldeetako txistulariak lagunduta. Bazkaldu ondoren frontoian erromeria egin zuten, kasu honetan kalez jantzita, izan ere, antolakuntzatik jakinarazi zutenez ez zen beharrezkoa dantzariz janztea eta, gainera, dantzariak "blai" egina zeuden.