Batukada feministen topaketak izan ziren asteburuan

Guaixe 2019ko mai. 30a, 18:58

Larunbatean eta igandean izan ziren. Domeka eguerdian herrian barna kalejira izan zen.

VI. Euskal Herriko batukada feminista topaketa hartu zuen Altsasuk asteburuan. Parte-hartzaileek larunbatean, goiz eta arratsaldez, batukada, dantza, djembe, clown, autodefentsa eta erotika tailerrak izan zituzten. Afaldu ondoren festarako tartea ere izan zen. Domekan azken tailer baten ondoren, eguerdian, Altsasun barna kalejira egin zuten euren erritmoak zabaltzeko. Altsasuar askoren arreta piztu zuten haien erritmoek eta dantzek.