30 km orduko abiadura muga indarrean da

Guaixe 2019ko eka. 4a, 12:26
Altsasun dagoeneko ezin da 40 km orduko abiaduran ibili. Abiadura muga berria 30 km orduko da.

Herriko sarreretan hori dioten seinale bana jarri ditu udalak.

Altsasun motordun ibilgailu bat gidatzen duten gidari guztiek abiadurari erreparatu beharko diote. Duela bi astera arte abiadura muga 40 km ordukoa zen. Baina istripuak eta haien larritasuna murrizteko udalak erabaki zuen abiadura muga 30 km ordura jaistea. Hartutako neurriak ere ibilgailuek sortzen duen soinua ere jaisten du.