Dantzalekuko tabernako eta jatetxeko kudeaketa eta kirol-guneko eta Usolarraingo aisialdi-guneko mantentzea, horiek eman nahi ditu Altsasuko Udalak Atabo Altsasu enpresa publikoaren bidez. Udalaren kudeaketa urte baterako emanen du, bi urte gehiagoz luza daitekeena. Udalean kalkuluen arabera kontratuaren urteko lizitazio prezioa 24.931,46 eurokoa da (BEZ kanpo), 74,794,38 euro (BEZ kanpo) hiru urteena. Kontratua sinatzen duenari Atabo Altsasu enpresa publikoak hilero 2.077,62 euro (BEZ kanpo) emanen dizkio, kirol guneko mantentze lanak egiteagatik. Taberna-jatetxeak eman ditzakeen irabaziak kontratua sinatzen duenarendako izanen dira.
Interesatuek euren proposamenak garagarrilaren 12ra arte aurkez ditzakete. Eta informazioa eskurtazeko gerencia@ataboaltsasu.com e-posta helbidera idatzi dezakete.