1. Oraindik lekualdatzearekin zaudete. Baina nolakoa da bulegoa?
Bi zonalde desberdintzen dira. Ezkerrean Nafarroako Lansarea dago eta eskuinean SEPE zerbitzua. Itxaron gela bat dago eta gero jendearen harrerarako zonalde bat. Lorea administratiboa da eta bi enplegu eta formakuntza tekniko daude: Vicente eta Itziar. Orientatzailearen bulegoa, Agustin, eta gero zuzendaritzaren bulegoa. Aurreko bulegoaren gauzak berrerabili ditugu, eta helburua izan da espazioak gauza anitzetarako erabili ahal izatea izan da. Eskuinean SEPE dago. Eta eskema berdina da: itxaron gela, harrerarako leku bat eta zuzendariaren bulegoa. Erabilgarritasuna gailentzeko harresi guztiak kendu nahi izan ditugu. Gainera, beste eraikinean geneukan arazoetako bat zen arratsaldean ezin genuela ezer antolatu ezin genituelako bi espazioak banatu. Orain hori seguru dago. Edozein jarduera publikoaren ordutegitik kanpo egiten dena bere espazioa izango du, beste ate bat dagoelako. Goian, beraz, beste bulego bat, formakuntzarako gela bat eta erabilera anitzetarako bulego bat dago.
2. Eraikina aldatzeko beharra zegoen?
Eraiki berria beharretara egokituta egin dugu eta etorkizunerako pentsatu dugu ere. Bestea duela 27 urte egin zen, eta bere garaian dena kontuan hartu genuen. Baina lan egiteko modu guztiz desberdina zen. Hasteko, organismo bakarra ginen. Goiko espazioan, adibidez, lehen ezin genituen gauza asko egin dezakegu: enpresa batek elkarrizketak egin nahi dituela, elkarte baten bilerak... Esaterako ekainaren 3an osasun-gizarte laguntzaile ikastaro bat hasiko da, eta hemen egingo ditugu probak. Ikastaroa LH institutuan izango da, baina probak hemen.
3. Lehenengo sentsazioak?
Lekualdaketa kostatzen ari da, hau da, traslado fisikoa, gauzen lekualdaketa: artxiboak, altzairuak eta gauzak. Lan asko izaten ari da. Baina sentsazioak positiboak dira. Dagoeneko aldaketa bat egin dugu eta lan egiteko moduan zerikusia dauka: lehenengo gauza bileratxo bat egitea da. Bilera horretan eguna nola joan zen eta nola joango den aipatzen dugu. Besteak beste, bilera gelatxo bat dugu lehehengo solairuan eta horretarako baliatuko dugu. Lehen ezin genuen. Instalazio berriak ahalamena du gauza horiek egiteko.
4. Aldaketa nabariena, beraz, espazioa da.
Bai, bestetik ez dugu ezer aldatu. Bakarrik eraikina. Lana egiteko moduan aldaketa egon da, baina guztia bezala garatuz joan da. Sartu nintzenetik duela 30 urte lan egiteko modua aldatu da. Orain integratutako atentzio bat eskaintzea da helburua. Orain eraikin berri honekin aukera izango dugu zerbaitzuak handitzeko, esaterako, hautaketa prozesuak egiten laguntzea gustatuko litzaiguke.
5. Aurretiko hitzordua jarriko duzue?
Aurretiko hitzorduarekin ekainaren bukaera lanean hastea aurreikusita dago. Orain arte ez genuen egiten. Ekainaren bukaeran jarriko da martxan. Oraindik ez dakigu zer zerbitzu izango dira, guk ere erabiltzen ikasi behar dugulako, baina laster martxan egongo da.
6. Zer zerbitzu eskaintzen ditu enplegu bulegotik?
Enplegu bulego guztiek teorian eskaini behar ditzute eta eskaintzen dituzte zerbitzu kartera da, besteak beste, orientazioa, aktibazio laborala, lana bilatzen ari diren pertsonak lagundu, aldatu edo hobetu nahi dutenak ere lagundu, formazioaz gomendatu... Curriculum Vitaeak hobetzeko saioak egiten ditugu, baita elkarrizketak prestatzeko saioak ere. Ibilbide bat jarraitzen dugu. Pertsona bakoitzak markatu behar ditu bere objektiboak lerro bat izateko eta esfortzu guztiak bide horretara bidatzen dituzuenean emaitzak hobetzen dira. Zerbitzu horiek guztiak aurreikusita daude, baina lehen eraikinak ez zuen % 100 garatzen uzten.
nplegu bulego guztiek teorian eskaini behar dituzten eta eskaintzen dituzten zerbitzu kartera da, besteak beste, orlehen eraikinak ez zuen % 100 garatzen uzten.
7. Beraz, betidanik zerbitzu berdinak eskaintzen dituzue.
Zerbitzua garatzen joan da eta aukeren arabera eskaintzen jon da. Gehien bat zerbitzuaren langilearen arabera aldatu da. Egon dira garaiak non pertsonal gutxiagorekin hirukoitza pertsonaz arduratu behar ginen. Baita laukoitza ere. Krisiaren garaian izan zen eta jendea edozer gauza eskatzeko etortzen zen, baita hitz egiteko ere. Ez zegoen lan eskaintza bat ere. Orain beste fase batean gaude, lan eskaintzak daude, baina eskaintze horietako langileak ez.
8. Orduan, enplegu bulegoan izena eman eta zigilatu baino gehiago egiten duzu.
Irudi hori oraindik jarraitzen du. Zerbitzu hori bakarrik ematen dugunaren irdeia ez da inoiz egia izan, baina herritarren artean gelditu da. Ez dugu jakin izan egiten dugun guztia transmititzen. Eta ez zaigu baloratu egin dugun guztia. Kudeatzen ditugu lan eskaintza guztiak, eskaintzen ditugun ikastaroak, kontuan izanda hemen bakarrik LHko institutua dugula ikastaro horiek egin ahal izateko.
9. Urte onak izan ziren, eta jendeak ez zituen zuen zerbitzuak behar.
Faktore bat izan daiteke, bai. Enplegu osoaz hitz egiten zen urteak izan genituen, eta pertsonek lana aurkitzen zutengure zerbitzuetatik pasa gabe. Gainera, beste faktore batzuk sortu ziren ere ETTak eta kolokazio enpresak, esaterako. Guk eskaintzen genuena eskaintzen zuten. Baina gero krisia etorri zen. Eta krisi urte horietan inork ez zeukan lan eskaintzarik. Ez zegoelako. Barruko zerbaitzu bat egin genuen, inor konturatu ez zena: EEEak kudeatu genituen, jendea bulegora pasa gabe. Ehunka eta ehunka pertsona egon ziren, hasieran denboraldi baterako ziren espedienteak jasan zituzten eta gero behin betikoak izan ziren. Oso gogorra zen dagoeneko EEE bat jasatearen egoera, eta hemendik pasatu behar izatea beste trago txar bat.
10. Gauzak hobeto dira orain.
Progresiboa izan da. Estatistiketan oso garbi ikusten da noiz egin zuen krak. Langabeziak izugarri igo zen. Orain hobekuntza oso suabea izaten ari da. Gainera, badira egoeragatik, adinagatik, prestakuntza faltagatik eta abarrengatik ezin dutela ezer aurkitu. Eta orain beste egoera batean gaude, lan eskaintzak ezin dira bete.
11. Herri erdigunetik urrundu zarete orain.
Herriko komentario orokorra da. Denetarik entzun dut: ongi dagoela deszentralizazioa, baita denek nabarituko dutela ere. Auzoko pertsona batek esan zidan ongi dagoela gauzak deszentralizatzea, herria zonalde hori baino gehiago badela. Beste ikuspuntu bat dago ere, dendari batek esan zidan zerbitzu guztiak herritik ateratzen baditugula, komertzioek nabarituko dutela. Eta hori ere egia da. Irurtzundik Ziordirako zerbaitzua ematen dugu, beraz, herriko jende asko etortzen da eta kotxez etortzen da. Nik, pertsonalki, gehiago paseatuko dut, beraz, ongi datorkit.