Elkartrukean Legazpiko abesbatza Altsasun

Guaixe 2019ko mai. 31a, 10:42

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzarekin elkartrukean bihar, ekainaren 1ean, 19:30ean, Legazpiko abesbatza Iortia kultur gunean ariko da

Hainbat abesbatza izan dira Iortia kultur gunean Erkudengo Ama abesbatzak gonbidatuta. Izan ere, elkartrukeak egiten ditu Altsasuko koroak. Oraingoan, legazpiarrak "Altsasura kantatzera etortzeko interesa azaldu zuten", eta elkartrukea egitea erabaki zuten, Puri Alzelai abesbatzako kideak adierazi duen bezala.

Bihar gauzatuko da elkarturke hori eta Legazpiko abesbatzak bere errepertorioaren zati handi bat eskainiko du: polifonia erlijioso eta profanoaz gain, euskal eta atzerritar folklorez osatutako konposaketak ere abesten dituzte. Marian Lasa da Legazpiko Abesbatzaren zuzendaria eta Jesus Ollo piano-jolea lagun izango dute.

Kontzertuari hasiera Erkudengo Amak egingo du eta Balada del Andaluz Perdido abestuko dute abenduan zendu zen Eduardo Correaren omenez. Ondoren, legazpiarrak ariko dira. Amaitzeko bi abesbatzek elkarrekin pare bat abesti interpretatuko dituzte.

Nafarroako Abesbatzen Zikloa
Erkudengo Ama abesbatzak larunbatean Olorizen emanaldia egin zuen Nafarroako Abesbatzen Zikloaren barruan.


Erkudengo Ama abesbatza Olorizen. UTZITAKOA

Legazpiko abesbatzaren kontzertuaren errepertorioa

Erkudengo Ama Abesbatza

  • Balada del Andaluz Perdido (Eduardo Correa)
  • Xalbadoren heriotzean (Xabier Leterena)
    Ainhoa Beramendi piano jolearekin

Legazpiko Abesbatza

  • Cantique  (Faure)
  • Libera Me (Requiem Faure)
  • Ikusten Dezu (Urteaga)
  • Ama (Lesbordes)
  • Kantuz  (Lesbordes)
  • Goizian Argi Hastian (Lesbordes)
  • Iruten Ari Nuzu (Lesbordes)
  • Balaio (Villalobos)
  • No llores por mí Argentina (Blasco)
  • Can’t help falling in love (Dengso)
  • Hallelujah (L.Cohen)
  • Indoana (Barret and Schimitt)

Erkudengo Ama eta Legazpiko abesbatzak

  • Maitia nun zira (J. Uruñuela)
  • Aita Gurea (F. Madina)